Izen ematea - Kontratazioa

Langileak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan izena ematea

 

Inscripción

 

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko egiten diren zerrendetan egon nahi baduzu, klikatu tramitatu:
    

 

 

 

 


   EGOILIARRAK

2019ko apirilaren 20 eta 30 bitartean ondokoa aurkeztu behar dute:

- Egonaldian erdietsitako azken kalifikazioa. (10 eguneko epean ere aurkez daiteke, behin prestakuntza programa bukatutakoan).

- egonaldirako estatu mailako deialdian erdietsitako herrenkada zenbakia.

 

10 eguneko epean, prestakuntza programa bukatu ondotik:

- Web bidezko izen ematea.

- Irakaskuntza unitateak emandako egonaldi bukaerako ziurtagiriaren aurkezpena. Egonaldia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egin dutenek, izen ematea baino ez dute egin behar, eskaturiko agiriak jada gure datu basean daudelako.

Egoiliarrek ez dituzte baremaziorako merezimenduak aurkeztu beharko, araudiak sistema bat ezartzen baitu horiek antolatzeko, egonaldiko azken ebaluazioan erdietsitako kalifikazioan eta kaifikazio nazionalean erdietsitako ordena zenbakian oinarrituta.

 

TITULAZIOA

Aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeko, izangaiek beren titulazioa aurkeztu behar dute, ez badute aurrez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aurkeztu.

Aurkeztua badute, zein prozeduraren bidez aurkeztu duten esan beharko dute.

 

ZERRENDA BEREZIAK

Zerrenda berezietako parte izateko, ondokoak aurkeztu beharko dira: espezialitatearen titulua, dagokion unitatean emandako zerbitzuen ziurtagiria, masterra, aditu titulua...

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK IGORTZEA ETA ERREGISTRATZEA

Aurrez ezarritako guztia egiaztatzeko agiriak (titulazioa, zerrenda bereziak, baremazioa eta euskara) eta instantzia orokorrarekin, ondokoen bidez:

​​​​​​​
- Erregistro presentziala

- Posta arrunta (administrazio prozedura: gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan)

 

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRI NEGATIBOA

Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua aplikatuz, aditzera ematen da aldi baterako kontrataziorako zerrendetan dauden izangaietan kontratatuak izan behar dutenek legezko betebeharra dutela Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, edo, bertzenaz, Osasunbidea-​​​​​​​Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baimena bere izenean ziurtagiri hori Erregistroari eskatzeko. Kontratua sinatu behar den zentroan aurkeztu behar dira baimena edo ziurtagiria, eta betiere lan harremana hasi baino lehen.

KONTRATAZIOA