Bilatzailea - empleo_salud
BAREMAZIO JARRAIBIDEAK
OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO ZERRENDAK
BAREMO APLIKAGARRIA
347/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.
- Oposizio-lehiaketan plazarik gabe gelditutako izangai gaindituak. 2.3.1. artikulua.
Izangaiak honela zerrendatuko dira: merezimendu balorazioari dagozkion hauta-probetan erdietsitako puntuazioa gehituta ematen duen puntuazioaren arabera, deialdian gainditu guztiendako ezarritako baremoari jarraikiz.
- Oposizio-lehiaketa gainditu gabeko izangaiak: 2.3.3. artikulua.
Izangaien ordena finkatzeko, honako puntuazio hauen batura eginen da: hautaprobetan lortutako puntuazioa gehi, aldi baterako kontratazioaren xedeko lanpostuari dagozkion estamentuan eta espezialitatean, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen balorazioari dagokion puntuazioa. Azken hori ateratzeko, azkeneko deialdia argitaratzen den egunera arteko zerbitzuak kontatuko dira, honela: urte bakoitzeko puntu bat, edo dagokion zati proportzionala (12 puntu gehienez).
- Zerrenda irekietan izena emandako izangaiak. 3.2 artikulua.
Izangaiak baloratzeko ondoko puntuazioari jarraituko zaio: pertsona horrek edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, helburu duen lanpostuko estamentu eta espezialitatean, azken deialdiaren argitalpen datara edo azken eguneratzearen datara arte kontatuko dira, urtebeteko puntu 1 emanda, edo proportzioan egoki dena.
EGINDAKO ZERBITZUEN AITORPENA
Nafarroako Gobernuan eta erakunde autonomoetan egindako zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, beraz, ez da beharrezkoa izanen izangaiek agiri bidez egiaztatzea, ezta autobaremazio agiria aurkeztea ere.
Nafarroako Gobernua ez beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuen kasuan, izangaiek aurkeztu behar dituzte:
- Autobaremazio agiria. Bertan zerrendatuko da zein zentrotan egin diren zerbitzuak.
- Egindako zerbitzuen frogagiriak. Jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak izan beharko dira.
Autobaremazio agiria eta merezimenduak ondoko bideak baliatuz aurkeztu beharko dira:
- Erregistro presentziala
- Posta arrunta (administrazio prozedura: Gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.
ZERRENDA IREKIETAN IZENA EMANDAKO PERTSONEN BEHIN BETIKO BAREMOA
(Argitaratze eguna: 2017ko urriaren 4a)
ZERRENDA IREKIETAN IZENA EMANDAKO PERTSONEN BANAKAKO BAREMOA
EGOILIARRAK
2018ko maiatzean bukatzen duten egoiliarrek merezimenduak aurkeztu beharko dituzte baremazioa egiteko, araudi berriak sistema bat ezartzen baitu herrenkadak antolatzeko, egonaldiko azken ebaluazioan erdietsitako kalifikazioan eta kalifikazio nazionalean erdietsitako herrenkada zenbakian oinarrituta.
Social networks