SEXU IZAERAKO DELITUEN ZIURTAGIRIA

   
Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua aplikatuz, aditzera ematen da aldi baterako kontrataziorako zerrendetan dauden izangaietan kontratatuak izan behar dutenek legezko betebeharra dutela Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, edo, bertzenaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baimena bere izenean ziurtagiri hori eskatzeko.

Kontratua sinatu behar den zentroan aurkeztu behar dira baimena edo ziurtagiria, eta betiere lan harremana hasi baino lehen.

 

  

Argibiderik behar izanez gero, jo, faborez, zuk hautatutako zentroetariko bateko Langileria Zerbitzura.