Instrucciones - empleo_salud
Aplikazioan sartzeko ondoko esteka hau erabil daiteke.
Eskaera betetzen hasten zarenean, aplikazioak lehenik eta behin eskatuko dizu aukeratzeko zer identifikazio mota erabiliko duzun.
Ondoko estekan laguntza bat aurkituko duzu Internet bidez tramitatzeko.
Internet bidezko tramiteetarako laguntza
Erabiltzaile ziurtagiria
Erabiltzaile ziurtagiria aukeratzen baduzu, ziurtagiri digitala edo eNAN-a izan beharko duzu. Autentifikazio elementu horietako bat baino ez duzu behar.
eNAN-a eta eNAN irakurgailua badituzu, eNAN-a irakurgailuan sartu behar duzu programara sartzeko esteka klikatu baino lehenago.
Kasu bietan, jarraian erakusten dizugun pantailaren gisako bat agertuko zaizu aplikazioan, hauta dezazun erabili behar duzun ziurtagiria. eNAN-a erabili nahi baduzu "AC DNIE 002" hautatu beharko duzu eta FNMTren ziurtagiria erabili nahi baduzu, "FNMT Clase 2 CA" hautatu beharko duzu.
FNMTren zure ziurtagiria instalatu den segurtasun mailaren arabera, pasahitza eskatuko zaizu, edo ez. Ikus ezazu orri honetan berean zein diren aplikazioa erabiltzeko eskakizunak.
Ziurtagiria erabili beharrean eNAN-a erabili behar baduzu, PINa eskatuko zaizu.
PIN hori gutun-azal itxi batean eman zitzaizun eNAN-a erdietsi zenuenean.
NANa eta sarrera kodea
Kasu honetan, zure IFZ eta Ogasuneko PINa sartu beharko dituzu aplikazioan sartu ahal izateko.
Aplikazioan IFZ eta Ogasuneko PINa erabiliz sartu nahi izanez gero, informazio gehiago lortzeko esteka honetara jo dezakezu:
Eskaeraren zirriborroak
Behin aplikazioak zure kredentzialak egiaztatu dituenean, eskaera bete ahal izanen duzu.
Ez da beharrezkoa eskaera saio bakar batean betetzea. Noiznahi sartu ahal izanen zara, eta utzi zenuen tokitik hasi eskaera betetzen segitzeko. Horretarako, eskaera betetzera sartzen zarenean, haren zirriborro bat gorde ahal izanen duzu.
Geroago, eskaeraren zirriborro bat izanen duzu. Zirriborro horrek bidali arte iraunen du. Zirriborroak errazten dizu eskaera une desberdinetan betetzea. Sinatu eta igortzen diren eskaerak baizik ez dira kontuan hartuko.
Eskaera igortzea
Internet Explorer erabiltzeko gomendioa egiten da, Firefoxen halako bertsio batzuekin ez baita sinatzeko prozesua zuzen egiten.
Behin eskaera bukatuta, igorri egin beharko duzu. Horretarako komunikazio prozedura segurua aktibatuko da eta erregistro zenbaki bat esleituko dizu. Prozedura honek behartuko zaitu zure eskaera digitalki sinatzera eta datu sinatuak igortzera.
- NAN+PIN bidez sartu bazara, PINa berriz ere sartzeko eskatuko dizu.
- eNAN-a erabiltzen ari bazara, "Sinatu" sakatzen duzun unean aplikazioak eNAN-aren ziurtagiriak erakutsiko dizkizu. SINADURA ziurtagiria aukeratu behar duzu hemen.
Aplikazioak ondoko galdera eginen dizu. Erantzun "Bai".
Orain "Datuak bidali" sakatu behar duzu
Behin eskaera sinatu eta datuak igorrita, ondoko pantaila agertuko zaizu, eta bertan frogagiria inprimatu ahal izanen duzu. Komeni da hori egitea. Pantaila honek eta frogagiriak zure eskaera zuzen igorri dela baieztatzen dute.
Gainera, igorritako eskaera aplikazioaren hasierako orrian aterako zaizu.
GARRANTZITSUA:
Nahi adina eskaera igorri ahal izanen dituzu, baina igorritako azkena baino ez da aintzat hartuko.
Eskaera betetzeko jarraibideak
Jarraian, lanlekuak hautatzeko prozesua xehakatuko da:
Mugi itzazu lanlekuak hautatuen zerrendara, zure lehenespenaren arabera ordenatuta. Hautatu beharreko lanlekuak pantailaren ezkerraldean agertzen dira, 2 zerrendatan: Hutsak eta Hustutakoak. Zerrenda horietan, hautatzen ahal ez diren lanlekuak desgaiturik agertuko dira, eta barrena grisez.
2 modu daude lanlekuak Hautatuetara mugitzeko:
- Saguarekin bi aldiz klikatuz kasuan kasuko lanlekua.
- Lanlekua hautatu eta botoia zanpatuz
Ekintza horiek banaka edo multzoka egin daitezke. Erregistro batzuk aukera daitezke, modu hauetan:
- Sagua haien gainean herrestatuz
- Elkarren segidan dagoen multzoa hautatzeko, klikatu lanleku bat eta, jarraian, LETRA LARRIEN tekla zanpatu bitartean, klikatu bertzea.
- Elkarren segidan ez dagoen multzoa hautatzeko, CTRL zanpatu eta bitartean lanlekuak klikatu.
Hautatu dituzun lanlekuen zerrendatik lanleku bat kentzeko, erregistroa bi aldiz klikatu, edo aukeratu erregistroa eta botoia zanpatu. Prozesu hori erregistro baten edo gehiagoren gainean ere egin daiteke, arestian zehaztu den bezala.
Aukeratutako erregistroen ordena alda daiteke. Horretarako, hautatu erregistro bat eta sakatu aurreko posizio batean kokatzeko edo, bertzenaz, sakatu geroago, ondoko posizio batean kokatzeko.
Lanlekuen zerrenda nahi den ordenan paratuta, 2 ekintza egin daitezke:
- Gorde zirriborroa. Eskaeraren edukia gordetzen da baina ez da igorpena gauzatzen. Izangaiaren eskaeren pantailara berbidaltzen da.
- Hurrengo urratsa (sinatzea). Eskaera igortzea izeneko atalean zehaztutako prozesua eginen da.
Social networks